Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Andra Mariko 2006ko ebazpena baliogabetuta

Atzo, uztailak 24, Tokiko Gobernu Batzarrean Andra Mariko auzoan etxebizitzak egiteko prozesua amaitzeko erabakia hartu genuen, 2006ko maiatzean Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra-HAPO Bilbo Metropolitarreko Zatikako Lurralde Plana-ZLPrekin bateratzeko hartutako udal ebazpena baliogabetuz.
Erabakia, egungo Gobernu taldeak Andra Marin 8.368 etxebizitza egiteko proiektuarekin, aurreko Udal Batzak iaz hartutakoarekin, bat ez gatozelako hartu dugu. Gobernu taldeak koherentziaz jokatzen du pasa den hauteskunde kanpainan egindako promesekin, azkenean udal Agintetzara eraman gintuztenak alegia.
Andra Marin 8.368 etxebizitza egiteko proiektua ez da EAJrena ez eta Gobernu talde honena. Ebazpen honen bitartez bere garaian hautagaitza bezala hartutako konpromisoa oso osorik betetzeko nahiaren harira edozein zalantza argitu nahi dut. Gure asmoa da Getxoren geroaren gaineko hausnarketa lasai eta arduratsurako bidea zabaldu eta Andra Mariko auzokideak lasaitu, iazko akordioa egoneza eta kezka iturritzat zeukatelako. Hemendik aurrera aro eta prozesu berriak zabaltzen direla Getxoko garapen urbanistikoa finkatzeko. Prozesu berri honen gakoak izango dira, inplikatutako eragileekin, auzokideekin hasi eta alderdiekin amaitu arte, elkarrizketa etengabea; akordioak, ahalik eta zabalenak, bilatzea; garapen honetan inplikatutako Andra Mariko auzokideen interesak eta eskubideekiko errespetua; udalerrian dauden eta bereziki gazteek duten etxebizitza beharrei aurre egiteko konpromisoari tinko eutsi; eta garapen jasangarri, armoniko eta kalitatezkoarekiko konpromisoa ere.
Herriaren ganeko azterketa urbanistiko garrantzitsua egin beharko dugu, baita lege eremuaren (LZP, Lurren Legeak....) ganekoa eta azpiegitura eta ekipamenduen ganekoa ere, hau da, zer nolako herria nahi dugun finkatu beharko dugu.
Azkenik, prozesuan inplikaturiko alderdi guztiei ardura eta lan konstruktiboa eskatzen dizkiet.

Labels: ,

Sucram spasiva

Euskara, gaztelera, arabiarrera, errusiera, bielorrusiera... hizkuntz asko entzun dira gaur osoko bilkura aretoan, herri ezberdinetako pertsona ugari, hizkuntza ta kultura ezberdinak, munduko aniztasunaren aberastasuna azken batean, baina batez ere areto honetan nabarmentzen dena zera da: alaitasuna, elkartasuna, laguntza, pertsonen arteko ezagutza, maitasuna eta konpromisoa.

Bielorusiar, errusiar, saharaztar umeak udaro bezala Euskadin daude. Eta getxoztar sendiak urtero bezala herriari bideratzen diozuen elkartasun mezua oso garrantsitzua da, azken batean Getxo udalerri solidarioa bada, zuek bezalako getxoztarrak ditugulako da.

Blog honetatik esker ona, animoak eta laguntza dudarik gabe.



Labels: , , ,

BOE eta alokairuentzako dirulaguntzak gazteentzako

Iturrribarriko udal lurzoruan babes ofizialeko 16 etxebizitza eraikitzeko baimena eman dugu, hain zuzen ere “Uves” eta “Fadura” artean eta 2009ko apirilerako egon ahal izango direla aurreikusten da. Horiekin batera, Konporte aldean beste 16 gehiago ere hasiko dira eraikitzen datorren irailean. Baimena eman izanarekin Gobernu Taldeak etxebizitzen eraikitzea arindu nahi duela, era horretan gazteen eskaerei erantzuna eman ahal izateko. Ildo horretatik, Gazteria Arloaren bitartez, kolektibo horri zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntza zuzenak martxan jartzeko lan egiten ari gareela gaur egun.

Labels: ,

biktimekiko elkartasuna

Getxoko Udalak, bat egiten du, Eusko Jaurlaritzaren kontzentrazio isilak egiteko deialdiarekin, gaur eguerdiko 12:00etan, 15 minutuko iraupenez, Euskal Erakundeen aurrean burutuko direnak, pasa den uztailaren 2an Yemenen gertatu zen atentatuari kondena eta biktimekiko elkartasuna adierazteko.



Labels: ,

Getxoztar guztien zinegotziak


KELTSE EIGUREN ALBERDI
1. Alkateordea - Lehendakaritzako zinegotzia
Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzeko lan egingo du eta baita emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak aurrera eramateko ere. Udaleko zerbitzu iuridikoez arduratuko da, bakea eta elkarbizitzaren aldeko ekimenez gain.







JOSEBA ARREGI MARTÍNEZ
2. Alkateordea - Hirigintzako zinegotzia
Etxebizitza lortzea errezteko, irisgarritasuna, udalerriko egoera ona mantentzeko, biderigarritasuna eta Getxoko etorkizuneko hirigintz politikak eramango ditu aurrera.









ELENA CORIA YANGUAS
3. Alkateordea - Gizarte zerbitzuetako zinegotzia
Gizarte politiketako burua izango da eta udalerriko kolektibo behartsuenak artatzeaz ere arduratuko da.











KOLDO ITURBE MENDILIBAR
4. Alkateordea - Kultura zinegotzia
Kultur munduaz, euskara normalizatzearen aldeko apostuaz eta udalerriko gazteei zuzendutako politikez arduratuko da. Kultur etxeko arduraduna izango da









AITOR SOLOETA ERASO
Ogasun zinegotzia
Udalerriko Ekonomi Sustapeneko burua izango da, baita merkataritzako harremanetakoa ere. Begoña Ezkurrarekin batera, turismoa sustatuko du, baita Udala kudeatu ere.










BEGOÑA EZKURRA CIRUELOS
Udal egoitzaren zinegotzia
Udalaren kudeaketaren kalitatearen aldeko apostua bultzatuko du, urrezko Qa lortzea helburu duena. Aldi berean, garapen bidean dauden herrialdeekin elkartasun politikez eta enplegu eta hezkuntzako politikez arduratuko da.







KEPA MIÑAMBRES LLONA
Giza-baliabideetako zinegotzia
Udaletxeko langileen gestioaz da eta herritarren segurtasun udal zerbitzuaz arduratuko da.











JOSU LOROÑO GOIENETXE
Komunikazio zinegotzia
Herritarrekiko komunikazioko eta udal hedabideetako burua izango da, baita Musika eskolako arduraduna.










ALVARO GONZÁLEZ PÉREZ
Kirol zinegotzia
Kirola bere mundua da eta herritarrentzako kirol gestioaz arduratuko da; baita udalerriko kirol taldeak sustatzeaz ere. Getxo Kirolakeko arduraduna izango da.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua