Hona hemen Getxoko emaitzak. Boto zenbaki kopurua agertzen da, baita portzentaia eta alderdi bakoitzari dagokion ordezkari kopurua:

Labels: emaitzak, udal hauteskundeak 2007
Palazioberrik diaporama hau prestatu digu, lehendakariak bisitatu gintueneko gainerako argazkiekin egina. Guztitara 25 argazki dira, launa minuturo automatikoki pasatzen direnak. Iraupena: 01:35.
Labels: argazkiak
Getxo abangoardia, kultura eta euskara erreferente sendoa
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:47 PM.
Kulturaren, gazteen eta artearen munduan, Getxoko erreferentea hauxe izan eta izango da: Getxon bertan Getxoko kultura egitea, kultura-diziplina guztietan sormenezko talde eta proposamenak sorraraztea. Izan ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du kultura sustatzeko konpromisoa eta horretarako guztiontzako aisialdi eskaintza erakargarria, parte hartzekoa, hezigarria eta kalitatezkoa bultzatu, sustatu eta eragin nahi dute. Arreta berezia eman nahi diete gazteentzako eta euskara sustatzeko jarduerei, euskara geure hizkuntza baita, gure Herriak duen ondare sozial eta kulturala, eta beraz, jakin eta erabili egin behar dugu.
Euzko Alderdi Jeltzaleak Getxorako duen 2007-2011ko programa proposamen globala da, eta bertan konpromisoak egingarriak, serioak dira, areago, programa hori tresna eta oinarrizko gako izango da udalerrian dagoen sormenezko kolektibo garrantzitsuaren balioa ikus dadin ahalbidetzeko. EAJk Getxoko bizitza kulturala sustatzeaz gain, espazio bat eta formula egonkor batzuk bultzatu eta eskaini nahi ditu, bertan eta horien bidez, ekimenak, sormenezko lanak, musika proposamenak, jaialdiak, bertso saioak, eszena-arteak erakutsi ahal izateko. Azken batean, Getxon badaude formatu txikiko eta kalitate handiko sortze-lan kultural ugari, batzuk izaera abangoardista eta alternatiboa dutenak.
PDF fitxategiaren deskarga EAJren euskara eta kultura politikekin.

Gazte eta haurrek osatzen diztuzten giza taldeei zuzenduriko politika zehatzak garatzea suertazen da Euzko Alderdi Jeltzalearen Getxorako kompromisu nagusia, baldiun eta honela, pertsona nagusi legez garapen eta egite egokiena eskuratu dezaten. Gaurko haur eta gazteak izango dira, denbora eskasean, Getxoren etorkizuna, eta horrexegaiotik, EAJk ezinbestekotzat jotzen dituzte ume eta gazteen eskaikzunak asetzeko ekimenak indarrean jartzea, bai beroinen hazkunde egokia bermatzeko, baita ere beren ekarpena gauzatu dezaten Getxo berritzailea, aktiboa eta solidarizan, Euskadiko kulturan eta nortasunean sustraituko Getxo bizi eta dinamikoa, aldi berean mundura begira eta kanpoko jendearekiko irekia dena. XXI. mendearen hasieran, bertako hiritarren behar eta eskakizunei erantzuten dakien Getxo hiria nahi du Euzko Alderdi Jeltzaleak.
PDF fitxategiaren deskarga EAJren ume eta gazteentzako politikekin.
Nazioarteko XV. Herrien Jaialdia Itxas Argiaren eskutik
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:34 PM.
Itxas Argia Dantza Taldeak Nazioarteko XV. Herrien Jaialdia paregabea antolatu zuen Getxo - Andra Mari polikiroldegian.
Danimarkako eta Aragoiko dantza taldeekin batera jaialdi ederra oparitu ziguten.

Udaletxean egindako arretaren argazkiak Peru Urrestirenak dira.
Danimarkako eta Aragoiko dantza taldeekin batera jaialdi ederra oparitu ziguten.
Udaletxean egindako arretaren argazkiak Peru Urrestirenak dira.
Labels: dantza, Itxas Argia, jaialdia
Larunbatean propaganda banaketa Algortako Teilagorri plazan egin genuen.

Labels: argazkiak, Teilagorri
Ibarretxe lehendakariaren atzoko hitzaldia ikus eta entzun daiteke bideo honetan. Hitzaldia ez dago osorik eta elebiduna da. Lehendakaria Barakaldon egon zen Amaia del Campo Berasategi hautagaiari sustengua adierazteko. Ezkerraldeko herrietako hautagaiak ere egon ziren ekitaldian. Iraupena: 03:14.
Labels: lehendakaria, TB
Getxo - Andra Mari auzoaren garapen harmoniotsua
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/18. Ordua: 7:55 AM.Labels: Andra Mari
Babestutako etxebizitzak, alokairuak eta ikuskapena
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 7:42 AM.EAJ-PNVk herritarrekiko bere konpromisuen ardatza nagusi bezala azpimarratzen du Etxebizitzaren Plangintza Berezia, gazteengan eta orohar gizarte osoarengan ardura eta behar nabarmenen artean dagoen etxebizitzaren beharrari erantzuna emateko, baina baita ere orohar dagoen eskakizunari, hau da, prezio eskuragarriko etxebizitza eragitea, ahal den neurrian.
Helburu nagusia suertatzen da pertsona orori, batez ere gazteei, hala nola egoera larriagoan dauden haiei, duintasunezko etxebizitza bat jaso dezatenerako ez bakarrik aukera, baizik eta eskubidea ahalbidetzea. Euzko Alderdi Jeltzaleak “egin behar dugu” leloak azaltzen duen konpromisuan, azpimarratzen du Getxon ahalmen guztiak egin behar direla getxoztarrei Getxon bizitzeko aukera bermatzeko, bere bizitza herrian egin dezaten.
Honetarako, EAJ-PNVk etxebizitzaren beharrari erantzuteko neurri edo herremintak zehazten ditu bere konpromesu zuzenean, etxebizitzaren egitasmo berezian.
-Etxebizitza babestuak (BOE, sozialak eta etxebizitza tasatuak) eraikitzen jarraitzeko neurri eraginkorrak sustatzea. Horiek guztiak, lurzoru hiritarrean emango dira lurrazal-eskubideaz
-BOEak edota etxebizitza tasatuak lortzeko ezarri diren baldintzak betetzen direla eta bere horretan jarraitzen dutela egiaztatzeko ikusketa eta kontrol sistemak bultzatzea.
-Gazteentzako eta egoera txarretan bizi diren pertsonentzako etxebizitza lortzeko aukera ahalbidetzea. (diru-laguntza zuzenak, etab.)
-Izaera positiboko neurri fiskalak ezarri, udalerrian hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko merkatuan egon daitezen bultzatzearren.
-Foru eta nazio erakundeekin bete-betean parte hartu, etxebizitza lortzearen aldeko politikak bultzatzeko.
EAJ-PNVk konpromisu zehatza eskuratzen du Getxoko alkatetzara heldu eta berehala indarrean jartzeko: alokairuzko etxebizitzak eskuratzeko subentzio edo dirulaguntza zuzenak eratzea, bereziki pertsona gazteei zuzendua. Helburu nagusia gertatzen da gazteak lagundu nagusiagoenen mundura sartu eta euren independentzia eta emanzipazioa jasotzeko orduan, eta hau ahalbidetzeko eta bultzatzeko neurri berezi eta adierazgarriena gertatzen da Getxo utzi barik alokairuzko etxebizitza bat eskuratzeko aukerak indartzea. Neurri berritzaile eta aurrerakoia, zeina aztertu egingo da beste giza talde batzuentzat ere zabaltzea, adibidez banaturiko pertsonei, edota aldebakarreko sendiei.
Labels: alokairuak, babes etxebizitzak
Lehendakariak euskaldunon elkartasuna aipatzen du
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:41 AM.
Lehengo egunean, lehendakariak bisita egin zigun Getxora. Arratsalde ona pasatu genuen Juan José Ibarretxerekin. Bideo honetan denetarik topatuko duzue: lehendakariaren hitzaldiaren hasiera, amaitu osteko irudiak, Josu Loroño, Iñaki Hormaza, Torre artista getxotarra eta beste. Bideoko bukaerako musika Sarah Connor kantariaren Bounce abestia da. Iraupena: 06:01.
Labels: Areeta, lehendakaria, TB
Igandean bizikletak atera eta bidegorri eta Getxoko errepideetatik ibili ginen. Getxo zaharrean hasi eta Ereagako hondartzan bukatu genuen.

Labels: argazkiak, bizikletada
Lehendakariarekin eta burukideekin Sta. Eugenia plazan
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/14. Ordua: 10:35 PM.
Hona hemen orain ordu batzuk hartutako argazkiak Sta. Eugenia plazan. Klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira.

Labels: Areeta, argazkiak, hauteskundeak
Getxo egin behar baita:
Asko egin baitugu, baina horrek orain ez du garrantzirik.
Gehiago egin behar baita, hortxe baitago gakoa.
Bertan bizi nahi duzu-eta. Bertan lan egin nahi duzu-eta. Zeure bizitza bertan egiteko aukerak izan nahi dituzu-eta. Zeuk eskatzen duzuna baita.
Hori dena lor dezazun nahi dugu, horixe da gure helburua eta horren alde jarraituko dugu lanean. Getxo egin, egin behar baita, Getxok aurrera eta hobera egin dezan beharrezko ekimenak sustatu behar baitira. Horixe da geure proiektua, horixe geure konpromisoa.
PDF fitxategiaren deskarga Getxoko EAJ-PNVk 2007ko udal hauteskundeetara aurkezten duen programarekin.
Asko egin baitugu, baina horrek orain ez du garrantzirik.
Gehiago egin behar baita, hortxe baitago gakoa.
Bertan bizi nahi duzu-eta. Bertan lan egin nahi duzu-eta. Zeure bizitza bertan egiteko aukerak izan nahi dituzu-eta. Zeuk eskatzen duzuna baita.
Hori dena lor dezazun nahi dugu, horixe da gure helburua eta horren alde jarraituko dugu lanean. Getxo egin, egin behar baita, Getxok aurrera eta hobera egin dezan beharrezko ekimenak sustatu behar baitira. Horixe da geure proiektua, horixe geure konpromisoa.
Labels: programa, udal hauteskundeak
Hona hemen udal hauteskunderako prestatu dugun bideo-iragarkia FLV (flash bideo formatuan) zuen nabigatzaileetatik beraietatik ikusi ahal izateko. Gure kandidaturako hautagai guztiak ikusi ahal dituzue bideoan, baldin eta zuen nabigatzaileak Flash bideoa ikusteko plugin-a badauka, jakina. Iraupena: 07:13.
Areetako Geltokiko plazan egindako hitzaldiaren hasiera daukazue, hau da, mitinaren hasiera, euskara hutsezkoa izan dena. Bideoa laburra da eta gure hautagaiak ikusteko aukera ematen digu. Iraupena: 03:10.
Labels: Areeta, hauteskundeak, TB
Areeta - Erromoko Geltoki Plazaren berrantolatze-lanaren proiektua
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/11. Ordua: 2:27 PM.Areeta-Erromoko geltokiko plaza erreferentzia sozial eta kultural bihurtzeko konpromisoa du EAJk.
Labels: Areeta, Erromo, Geltoki plaza
2007ko udal hauteskundeen EAJ-PNV Getxoko ekitaldi agenda
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/10. Ordua: 12:10 PM.EAJ-PNV Getxoko hautagaien ekitaldi agenda zuen esku daukazue. Kanpainaren hasiera Areetako Geltoki enparantzan izango da gaur gauerdian, ostegunak 10.
Labels: agenda, hauteskundeak
Getxoztarrak betidanik itsasora begira bizi izan gara eta Unaik egindako balentria ospatzeko ongi etorria ematera hurbildu nintzen.
Zorionak Unai!
Labels: unai basurko, Velux
Solidaritatea eta aukera berdintasuna Getxoko EAJren oinarriak
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/08. Ordua: 3:17 PM.
Solidaritatea eta Getxon laguntza behar duten taldeekiko arreta, hala azpimarraturik, pertsona guztien arteko aukera berdintasunaren inguruko apostu eta bultzada Euzko Alberdi jeltzaleak Getxorekin eskuratzen duen konpromisoaren oinarri nagusiak bihurtzen dira..
Herritarrekiko zerbitzuak lan egitea, egunero modurik hoberenean bizi ahal izateko Getxo bat eraiki ahal izateko, udalerri berritzailea, aktiboa eta solidarioa; bizi eta dinamikoa bihurtzea baita EAJ-PNVren hauteskundetarako egitasmoaren ardatza nagusia.
Getxon bizi diren pertsona guztien bizi kalitatea eta ongizatea hobetzekotan, ugariak eta guztiak esanguratsuak suertatzen dira EAJk getxotarrekiko jasotzen duen konpromesuan aurkezten dituen ekimen eta proposamenak. Baina modu berezian azpimarratzen dira solidartasun eta laguntza behar dutenekiko arretaren inguruko kompromisoak, besteak beste:
Adineko pertsonak
·Erromoko Nagusien Etxea handitzeko lanak egitea: instalazio gehiago eta hobeak, balio anitzeko espazioak etab.
·Orduña mendateko lokal berriak aprobetxatuz, Andra Mariko Nagusien Etxea handitzeko lanak egitea.
·Udal egoitzan eguneko zentroa jartzea, beharrezkoa bada Bizkaiko Foru Aldundiaren eskeintza osatzeko, eta baita ere Getxoko Udal Egoitzak ematen duen zerbitzua hobetzea eta bultzatzea,birmoldatu berri eta eguneratuta baitago.
·Gure nagusiei bizitza-kalitate hobea ematea, hauen bidez: programak (kirolak, kultura etab,), baliabideak (tutelapeko pisuak, etxerako laguntza etab.) eta beste laguntza espezifikoak.
Laguntza sozialeko zerbitzuak
·Gure auzoetan Oinarrizko Gizarte zerbitzuak bultzatu eta sustatzea.
·Laguntza sozialerako programak bultzatzea: etxerako laguntza, larrialdi sozialak, aldizkako laguntza ekonomikoak, drogamenpekotasunerako prebentzio komunitarioa, familia eta nerabeen arteko bitartekaritza-programa, desabantaila sozialak dituzten pertsonentzako eta baztertuta dauden nahiz egoteko arriskuan daudenentzako prestakuntza eta enplegu programak etab.
·Boluntarioen lana sustatu, eurei lagundu eta euren lanari onespena egitea, Gizarte zerbitzuekin batera esparru hauetan esku hartzen duten erakundeen bidez: familia, hirugarren adina, gizarte-bazterketa, immigrazioa, kultura-aniztasuna, aukera berdintasuna, gaixotasunak eta ezgaitasunak. (Boluntarioen arteko topaketak Getxon)
·Eusko Jaurlaritzarekin batera lankidetzan, beste herrialde, kultura eta ohiturak dituzten getxoztarrentzako programak eta ekimenak garatzea, elkarbizitza eta integrazioak sustatzeko.
Solidaritatea eta kooperazioa
Laguntza behar duten herrialdeetako pertsonen edota garatzeko bidean daudenetakoen egoera hobetzearen alde Getxok konpromisoa hartzeari bultzada sendoa ematea:
1.Aurrekontuaren 0,7ren aldeko konpromisoa
2.Garatzeko bidean dauden herrialdeentzako proiektuak egitea, sentsibilizazioa zabaltzea eta larrialdi egoerei aurre egiteko diru laguntzak ematea.
3.GKEn, parrokien eta ekimen getxoztarren aldeko eta eurekin baterako lana egitea.
4.Saharauiekiko arreta berezia edukitzea.
5.Euskal Fondoan (Udalerri kooperazteen elkartea) parte hartzea.
Homosexualen, lesbianen eta transexualen egoera normalizatzeko prozesuaren aldeko ekimenak eta laguntza sortzea (Ezkontzak, Zinegoak Getxon, sentsibilizazioa eta informazioa zabaltzeko programak etab.)
Berdintasuna
Getxoko EAJ-PNVren konpromisoan nabarmendu egiten da emakume eta gizonen arteko benetazko berdintasuna lortzearen inguruan, hala nola, lan eta sendi bizitzaren arteko adosterako neurriek sustapenean. Hau, ez da soilik behar berezia, baizik eta XXIgarren mendean izanik, justicia sozialeko eskari eta betebeharra, zeinean Getxo adibidezko udalerria zian behar denean. Horretarako, proposamenak zehatzak dira:
·Getxo udalerrian Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Plana II (2006-2009) garatzea. Plan hori politika tresna integrala da, parte hartzekoa eta guztientzakoa, eta bere puntu nagusiak hauexek dira: Udal informazioan eta kudeaketan berdintasuna egon, Berdintasunaren aldeko balioak eta jarrerak transmitite, Bizitza ekonomikoa, Adiskidetzea eta Erantzukizun banaketa, Erabakiak hartzeko orduan, jabekuntza eta parte hartu, Emakumeen kontrako bortxakeria, Kultura-aniztasuna eta lankidetza, Hirigintza eta Ingurumena, Osasuna eta bizitza-kalitatea, Kultura eta kirola.
·Egindakoaren eta izandako emaitzen ebaluazioa egitea, eta berdintasunerako plan berria egiteko prozesua abian jartzea eta garatzea.
·Udalerriko emakumeen elkarteek egindako lanari laguntza eta onespena
·Udalerriko emakumeen elkarteei lagundu, eskerrona ematea eta eurekin batera lan egitea.
·Inazio deunaren eskola publikoko instalazioetan 0-3 urte bitarteko umeentzat Haurreskola gelak irekitzea.
·Udalerrian gure umeentzako ekintza hauek antolatzeko ekimen eta elkarteei laguntza eta babesa ematea: jarduerak, programak, udalekuegonaldiak eta aktibitateak oporretan
·Getxo Kirolak eta Umeentzako Hezkuntza sailak ume eta gazteentzat udan antolatutako programak, ikastaroak eta jarduerak bultzatzea
·Kultur Etxeak umeentzat garatutako aisialdi ekimenak (Umeentzako zinea, Letrak oporretan etab.) bultzatzea.
·Udalaren tasa eta prezio publikoetan familia ugarien egoeraren alde ezarri diren politikak aztertu eta hobetzea. Horretarako bidezkoak diren irizpideak hartuko dira kontuan.
Egiazko proposamenak, zehatzak eta nabariak Getxon bizi eta erakundeengandik arreta maila handiagoa behar dutenentzat, era honetara erabateko integrazioa eta ongizatearen gizartean aukera berdintasunezko sarrera eskuratzea ahalbidetzen da.
Herritarrekiko zerbitzuak lan egitea, egunero modurik hoberenean bizi ahal izateko Getxo bat eraiki ahal izateko, udalerri berritzailea, aktiboa eta solidarioa; bizi eta dinamikoa bihurtzea baita EAJ-PNVren hauteskundetarako egitasmoaren ardatza nagusia.
Getxon bizi diren pertsona guztien bizi kalitatea eta ongizatea hobetzekotan, ugariak eta guztiak esanguratsuak suertatzen dira EAJk getxotarrekiko jasotzen duen konpromesuan aurkezten dituen ekimen eta proposamenak. Baina modu berezian azpimarratzen dira solidartasun eta laguntza behar dutenekiko arretaren inguruko kompromisoak, besteak beste:
Adineko pertsonak
·Erromoko Nagusien Etxea handitzeko lanak egitea: instalazio gehiago eta hobeak, balio anitzeko espazioak etab.
·Orduña mendateko lokal berriak aprobetxatuz, Andra Mariko Nagusien Etxea handitzeko lanak egitea.
·Udal egoitzan eguneko zentroa jartzea, beharrezkoa bada Bizkaiko Foru Aldundiaren eskeintza osatzeko, eta baita ere Getxoko Udal Egoitzak ematen duen zerbitzua hobetzea eta bultzatzea,birmoldatu berri eta eguneratuta baitago.
·Gure nagusiei bizitza-kalitate hobea ematea, hauen bidez: programak (kirolak, kultura etab,), baliabideak (tutelapeko pisuak, etxerako laguntza etab.) eta beste laguntza espezifikoak.
Laguntza sozialeko zerbitzuak
·Gure auzoetan Oinarrizko Gizarte zerbitzuak bultzatu eta sustatzea.
·Laguntza sozialerako programak bultzatzea: etxerako laguntza, larrialdi sozialak, aldizkako laguntza ekonomikoak, drogamenpekotasunerako prebentzio komunitarioa, familia eta nerabeen arteko bitartekaritza-programa, desabantaila sozialak dituzten pertsonentzako eta baztertuta dauden nahiz egoteko arriskuan daudenentzako prestakuntza eta enplegu programak etab.
·Boluntarioen lana sustatu, eurei lagundu eta euren lanari onespena egitea, Gizarte zerbitzuekin batera esparru hauetan esku hartzen duten erakundeen bidez: familia, hirugarren adina, gizarte-bazterketa, immigrazioa, kultura-aniztasuna, aukera berdintasuna, gaixotasunak eta ezgaitasunak. (Boluntarioen arteko topaketak Getxon)
·Eusko Jaurlaritzarekin batera lankidetzan, beste herrialde, kultura eta ohiturak dituzten getxoztarrentzako programak eta ekimenak garatzea, elkarbizitza eta integrazioak sustatzeko.
Solidaritatea eta kooperazioa
Laguntza behar duten herrialdeetako pertsonen edota garatzeko bidean daudenetakoen egoera hobetzearen alde Getxok konpromisoa hartzeari bultzada sendoa ematea:
2.Garatzeko bidean dauden herrialdeentzako proiektuak egitea, sentsibilizazioa zabaltzea eta larrialdi egoerei aurre egiteko diru laguntzak ematea.
3.GKEn, parrokien eta ekimen getxoztarren aldeko eta eurekin baterako lana egitea.
4.Saharauiekiko arreta berezia edukitzea.
5.Euskal Fondoan (Udalerri kooperazteen elkartea) parte hartzea.
Homosexualen, lesbianen eta transexualen egoera normalizatzeko prozesuaren aldeko ekimenak eta laguntza sortzea (Ezkontzak, Zinegoak Getxon, sentsibilizazioa eta informazioa zabaltzeko programak etab.)
Berdintasuna
Getxoko EAJ-PNVren konpromisoan nabarmendu egiten da emakume eta gizonen arteko benetazko berdintasuna lortzearen inguruan, hala nola, lan eta sendi bizitzaren arteko adosterako neurriek sustapenean. Hau, ez da soilik behar berezia, baizik eta XXIgarren mendean izanik, justicia sozialeko eskari eta betebeharra, zeinean Getxo adibidezko udalerria zian behar denean. Horretarako, proposamenak zehatzak dira:
·Egindakoaren eta izandako emaitzen ebaluazioa egitea, eta berdintasunerako plan berria egiteko prozesua abian jartzea eta garatzea.
·Udalerriko emakumeen elkarteek egindako lanari laguntza eta onespena
·Udalerriko emakumeen elkarteei lagundu, eskerrona ematea eta eurekin batera lan egitea.
·Inazio deunaren eskola publikoko instalazioetan 0-3 urte bitarteko umeentzat Haurreskola gelak irekitzea.
·Udalerrian gure umeentzako ekintza hauek antolatzeko ekimen eta elkarteei laguntza eta babesa ematea: jarduerak, programak, udalekuegonaldiak eta aktibitateak oporretan
·Getxo Kirolak eta Umeentzako Hezkuntza sailak ume eta gazteentzat udan antolatutako programak, ikastaroak eta jarduerak bultzatzea
·Kultur Etxeak umeentzat garatutako aisialdi ekimenak (Umeentzako zinea, Letrak oporretan etab.) bultzatzea.
·Udalaren tasa eta prezio publikoetan familia ugarien egoeraren alde ezarri diren politikak aztertu eta hobetzea. Horretarako bidezkoak diren irizpideak hartuko dira kontuan.
Egiazko proposamenak, zehatzak eta nabariak Getxon bizi eta erakundeengandik arreta maila handiagoa behar dutenentzat, era honetara erabateko integrazioa eta ongizatearen gizartean aukera berdintasunezko sarrera eskuratzea ahalbidetzen da.
Labels: aukera berdintasuna, solidaritatea
Getxon trafiko eta aparkamendu arazoari aurre egin
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:55 PM.EAJk Getxorako proposatzen dituen neurriak puntu hauetan zehazten dira:
-Villamonten lurpeko aparkalekuak jartzea, 200 plaza inguru, Algortako erdigunean pilaketak arintzeko.
-Erromo auzoan aparkaleku falta eta zirkulazioa arintzeko, Gobela kiroldegiko aparkamendua martxan jartzeko konpromisoa hartzea, eta horrela 240 plazako eskaintza egitea, alokairuan batzuk txandakoak besteak.
-Santa Anan lurpeko parking bat jartzea, Areetako alde horretako BOEetan.
-Eta Ibarbengoan, metro geltoki berriaren ondoan aparkamendu gomendatuzko sistema ezartzea. Horren bidez, Getxoko hiritarrei zerbitzu garrantzitsua eskaintzeaz gain, Euzko Alberdi Jeltzaleak iraunkortasunaren aldeko apustu argia egiten du. Gainera, espazio bat sortuko du gure udalerrira hurbiltzen diren pertsonek hiriguneetara jo nahi izanez gero, metroz egiteko, eta ez euren ibilgailuetan.
Horretaz gain, jarraituko dugu Algortan aparkamendu aukerak bilazen, eta ezin dugu Ereagako igogailua alde batera utzi; izan ere, hondartza eta aisialdi gune horren eta Algortako hirigunearen arteko aparkamendu konexio bihurtzen ari da.
EAJk hurrengo legealdian udalerriko bidegarritasunari eta trafikoari buruzko azterlanak egiteko ekimenak eta konpromisoa azpimarratu ditu, horien bidez ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko neurri egokiak har daitezen. Neurri horiek beste hainbat proposamenen osagarri dira, Getxon irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko, hala nola arkitektura-oztopoak kentzea, San Nicolás-Andres Cortina-Bihotz Alai aldean oinezkoentzako guneak jartzea, ibilbide eta espazio estaliak egiteko programa berriari ekitea edota Sarrenebarri eta Alango arteko konexioan Algortarako sarrera berria egitea.
Labels: aparkalekuak, trafikoa
Getxo Antzokia EAJk duen proiektu enblematikoa
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/04. Ordua: 10:59 AM.Labels: Getxo Antzokia, kultura

![Ver a pantalla completa [Presionar F11] pantalla completa](http://btemplates.googlepages.com/fullscreen.gif)