Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Sustenguak (1)

Palazioberrik nire hautagaitzaren aldeko kanpaina abiatu berri du. Ana Landa, José Luis Bilbao, Josune Ariztondo, Xabier Etxaniz eta Gorka J. Palaziok sustengua adierazten didate bideo honetan. Eskerrik asko bostoi. Iraupena: 02:49

Labels: ,

Egun gogoangarria angeluarrekin

Oso egun gogoangarria egin dugu angeluarrakaz. Hona hemen laugarren bideoa, gomutagarria izango dena, Getxo eta Angelu elkarkidetzak iraun dezan etorkizunean ere. Iraupena: 03:37.

Labels: ,

Angeluko dantzariak gure artean

Behin aurreko bideo biak ikusi ostean, hona hemen hirugarrena non Angeluko dantzariak agertzen diren. Lapurdikoak trebeak eta jatorrak dira, halafede! Iraupena: 04:27.

Labels: ,

Itxartuko neskak angeluarren aitzinean

Itxartu dantza taldeko neskak angeluarren aitzinean dantzan 2007ko apirilaren 21eko arrtsaldean Algortako San Nikolas plazan. Getxo eta Angelu herrien arteko elkarkidetzaren emaitza da hau. Iraupena: 03:20.

Labels: ,

Getxoko Itxartu taldea eta angeluarrak

Getxo-Angelu kirol anaitasunaren emaitza da San Nikolas plazan atzo egindako dantza erakustaldia. Algortako Itxartu taldekoek ederki egin zuten dantza Angeluarren aitzinean. Iraupena: 03:51.

Labels: ,

Getxo - Angelu kirol anaitasuna

Bihar, apirilak 21, Getxo eta Angeluko herriek sinatutako adiskidetasun hitzarmenaren ondorioz anaitasun jardunaldi bat egingo dugu Getxon.
Kirolaren bitartez bi herrietako bizilagunen arteko harremanak estutu eta bien arteko ezagutza sustatuz.
Anaitasun aurrera eramateko nire eskerrik beroenak eman behar dizkiet Angelu eta Getxoko elkarteei, beraien lanari esker egunean zehar gozatzeko aukera emango digutelako.

esku pilota
10:30 Faduran

herri kirolak
11:30 Faduran

rugby
11:30 Faduran

surf

16:00 Barinatxe hondartzan

igeriketa
16:00 Faduran

euskal dantzak
17:00 San Nicolas plazan

arrauna
18:15 Portu Zaharean

Eguraldiak lagundu gaitzala iparraldeko anaiekin ospatzeko!

Labels: , ,

José Luis Bilbaok gastu sozialaz egiten du berba

Entzun arretaz José Luis Bilbao diputatu nagusiaren hitzak eta datuak, atzoko ekitaldian aipatutakoak, gastu sozialari buruzkoak hain zuzen ere. Behin bideoa ikusi eta gero, hobeto erantzungo diozue galdera honi: non dago gure alderdia, ezkerrean, erdian ala eskuinean? Iraupena: 06:38.

Labels: ,

Uribe Kostako hautagai jeltzaleak

Sopelanako Kultur Etxean egindako aurkezpena duzu bideo honetan. Bertan Uribe Kostako hautagai jeltzaleak eta Batzar Nagusietakoak presentatu ziren. Musika Sophie Elis Bextor abeslari britainiar handiaren kanta baten zatia da. Eskerrak ematen dizkiogu Sophie-ri eta aholkua ematen bere musika alaia erosteko. Iraupena: 02:45.

Labels: ,

Uribe Kostako kandidaturen aurkezpena

Orain dela ordu batzuk aurkeztu ditugu Sopelana herrian Uribe Kostako kandidaturak udal hauteskundeetarako. Hona hemen bertan hartutako argazkiak eta zorionak BBBri eta Sopelanako Uri Buru Batzarrari ekitaldia horren ondo prestatzeagatik.






Labels: ,

Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (II)

Lehen bideoaren ostean, hona hemen EAJren EBBko presidenteak 2007ko Aberri Egunean egindako berbaldiaren bigarren atala. Iraupena: 13:55.

Labels: , ,

Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (I)

Hemen daukazue ikusgai Josu Jon Imaz-ek lehengo egunean, 2007ko Aberri Egunean, egindako mintzaldia Plaza Barrian. Espero dut Bilbon bertan egon ez zirenentzat baliagarria izatea, bai gaixorik zeudenentzat, bai oporretan Euskal Herritik at zirenentzat edota euskal diasporako kide guztientzat ere. Gure burukideen hitzak entzuteko aukera duzue. Behin lehen bideo hau ikusitakoan, bigarren atala ere dago eskuragarri. Iraupena: 12:54.

Labels: , ,

Ibarretxe lehendakaria 2007ko Aberri Egunean

2007ko Aberri Egunean, apirilaren 8an, Bilboko Plaza Barrian, Juan José Ibarretxek egindako berbaldia. Apirilaren 8an, igandean, ospatu genuen Aberri Eguna. Historiarako bideoa da honako hau. Iraupena: 18:50.

Labels: , ,

Euskararen erabilpenaren sustapena kirolan ere

GEHI (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena) Getxoko Udalak (Euskara Zerbitzuak hain zuzen) martxan jarri duen tresna bat dugu, euskararen erabilpena gure gizarte getxoztarrean sustatzeko. Hitzarmen honen bitartez, gure gizartean estrategikotzat ematen ditugun esparruetan beren jarduera garatzen duten elkarte eta entitateek konpromiso zehatz bat hartzen dute, euren jardueretan euskararen erabilpena bultzatzeko. Udalak bere aldetik, elkarteek hasi duten bide horretan laguntza emateko konpromisoa hartzen du bere gain, horretarako euren zerbitzurako dinamizatzaile bat jarriz (Bizarra Lepoan Algortako elkarteak prestatzen du zerbitzu hau,hain zuzen, Udalarekin sinatutako beste hitzarmen bati esker), euskara ikasteko eta, begiraleen kasuan, tituloa euskaraz ateratzeko dirulaguntzak jarriz, aholkularitza zerbitzua eskainiz eta euskara zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak ere bideratuz (itzulpen zerbitzua, aurkezle euskaldunak e.a.).
Aurreko legealdian aisiarekin hasi zen ekimena eta gure balorazioa guztiz positiboa da. Hain zuzen ere, duela lau urte hitzarmena sinatu zuten 23 elkarteetatik 16k euskara sustatzeko neurriak hartu dituzte eta horrela, adibidez, idazkiak %48tik %91ra euskaraz eta elebidun izatera pasa dira. 447 gaztek parte hartu dute antolatutako jardueretan, besteak beste, begirale ikastarotan, formazio ikastarotan edo gazte hizkera ikastaroan.
Beraz emaitza horiek dira, nolabait, orain kirol munduan sartzeko gogoa eta animoa ematen dizkigutenak.
Horretarako, beste esparru guztietan bezala, lehenengo euskararen erabilpenaren ikerketa bat egin da esparru honetan eta horren arabera emaitzak hauexek dira:
Une honetan udalerriko 50 kirol entitaterekin burututako ikerketaren arabera, 10 monitoretatik 6 inguru euskaldunak dira baina zuzendaritza kideen artean %25era jaisten da portzentajea. Bestalde, hiru entitatetik bik euskaraz dute entitatearen irudia eta errotulazioa baina harremanetan erabilera baxuagoa da. Euskararekiko interesari dagokionez, %68k uste du euskara sustatzeko ahaleginak egitea neurri egokia izan daitekeela.
Ildo horretatik. Udalak euskara sustatzeko hiru motatako hitzarmen sinatu ditu 36 entitaterekin, beren interesa eta aukerak kontuan harturik. Horrela, sentiberatze lana egingo duen eta euskara eta gaztelaniaren presentzia parekoa izatearen alde lan egingo duen “A” hitzarmena 16 entitaterekin sinatu du Udalak; begiraleak euskalduntzeko ere lan egingo duen “B” hitzarmena 11 entitaterekin sinatu du eta talde euskaldunak osatzen ere saiatuko den “D” hitzarmena 9 entitaterekin sinatu du.
Beraz, kirol munduan ere euskararen erabilpenaren alde lan egiteko zelai jokoa zehaztuta dago. Has gaitezen beraz, lehiaketa honetan euskarak irabazi behar du eta!.

Labels: , ,

Igandean Aberri Eguna Bilbon, anima zaitez!

"Euskotarren Aberria Euzkadi da", lelo horretan adierazten da argi eta garbi zein den gure abiapuntua eta zein gure helburua. Ez da gehiago esan behar. Jeltzaleok Bilbon ospatuko dugu Aberri Eguna, baina berdin da non zauden, leloa zureganatzen baduzu, sentitzen baduzu, gurekin egongo zara. Euskadi guztion artean egin behar dugu. Ah! Ikurrina balkoi eta leihoetan jarri! Ez ahaztu!


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua