Andra Mari: eragile sozialak eta alderdi politikoak
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/29. Ordua: 11:00 AM.Labels: alderdiak, Andra Mari, eragile sozialak
Kepa Miñambres eta Joseba Arregi alboan, gaur goizean prentsaurrekoa eman dut Andra Mariko hiri plangintzari buruz. Areetan izan da. Iraupena: 11:54.
Labels: TB
Bihar, urtarrilak 26 Korrika Getxotik pasatzen da. Duela bi urte, Algortan egon nintzen Udaleko langileekin batera kilometro bat egiten. Aurten ezin izango dut bertan parte-hartu, Bilbon Lehendakariaren aldeko manifestazioa daukagulako. Edozein kasutan, euskaltzale guztiok animatzen ditut, ekimen honetan parte-hartzera, nola ez. Denok euskararen alde!
Hona hemen bigarren argazki bilduma, martxoaren 22ko eguna gogoratzeko. Egun horretan, Erromoko Santa Eugenia plazan EAJren kandidatura aurkeztu diegu Getxoko erakunde eta elkarteei. Argazkietan klik eginez gero, tamaina handian ikus daitezke (klik bi segidan, eta deskargatzeko tamainan ikusi ahal dira).












Labels: argazkiak, hauteskundeak
Getxoko gizartea eta EAJren programaren ildo nagusiak
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/23. Ordua: 4:04 PM.EAJren programaren ildo nagusien aurkezpena 2007ko maiatzaren udal hauteskundeetarako.
Labels: gizartea, ildo nagusiak, programa
Hona hemen lehen argazki bilduma, martxoaren 22an Santa Eugenia plazan egindako aurkezpena gogoratzeko. Eskerrik asko etorri diren guztiei.











Labels: argazkiak, hauteskundeak, kandidatura, santa eugenia
EAJren programaren ildo nagusiak, Getxoko gizarte kolektiboekiko topaldia eta EAJ hautagaien aurkezpena 2007ko maiatzaren hauteskundeetarako.
Labels: hauteskundeak, programa, TB
EAJren hautagaien aurkezpena Santa Eugenia plazan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 4:00 PM.
EAJren hautagaien aurkezpen bideoa 2007ko maiatzaren udal hauteskundeetarako. Aurkezpena Santa Eugenia plazan egin zen 2007 martzoaren 22an. Iraupena: 03:20.
Labels: hauteskundeak, TB
Andra Marin prentsaurreko egunean egindako argazkiak
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/05. Ordua: 10:20 AM.
Hona hemen argazki batzuk, martxoaren 2an egindakoak, Andra Mariko etxebizitzei buruzko prenstaurrekoan egindakoak. Argazkiotan sakatuz gero, tamaina handian ikusi ahal dira.




Labels: Andra Mari, Hirigintza
Larunbatean, Bizkaia 2015 plan estrategikoa aurkeztu zuen Iñigo Urkulluk, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. Bizkaiko berriemaile eta alderdiko arduradun politikoen aurrean egin zen aurkezpena Sabin Etxean, martxoaren 3an. Berbaldia gazteleraz eta euskaraz dago. Iraupena: 06:17.
José Luis Bilbao ahalduna Bizkaia 2015 planaren aurkezpenean
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/03. Ordua: 8:13 PM.
Bizkaia 2015 plan estrategikoaren aurkezpenean, José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusi getxoztarrak ondorengo berbaldia egin du Sabin Etxean. Ahaldun Nagusiak ederto aipatu ditu lorpenak, Bizkaia azken urteotan Europa mailan erregio aurreratuenen parean kokatuz. Iraupena: 10:51.
Labels: Bilbao, Bizkaia 2015, TB
Iñigo Urkulluren berbaldia azken urteak aztertuz
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 6:39 PM.
Gaur goizean Bilbora joan naiz Sabin Etxean Iñigo Urkullu eta José Luis Bilbaoren mintzaldiak entzutera. Hona hemen Bizkai Buru Batzarreko presidenteak zelan ikusi duen gure herria 1977. urteaz geroztik. Euskadi soziala zelan lortu dugun alderdikide ospetsu batzuek postura ona egin zutelako garai hartan. Euskaraz eta gazteleraz dago. Iraupena: 05:08.
Labels: BBB, Bizkaia 2015, TB, Urkullu
Gaur goizean emandako prentsaurrekoaren zati bat daukazue hemen. Getxo Zaharreko batzokian emandako prentsaurreko honetan Kepa Miñambres Llona eta Joseba Arregi egon dira nirekin. Jorratu dudan gaia garapen urbanistikoa izan da. Iraupena: 02:10.
Labels: Andra Mari, etxebizitzak, TB











