Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bihar Lehendakariarekin bat!


Mila esker atzoko manifestazioan parte-hartu zenuten guztioi.
Bihar, urtarrilak 31, goizeko 9:15ean Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko eskaileretan danok Lehendakariari sostengua ematera!

Danok Bilbora!

EAJ-PNVk, Eusko Alkartasunak, Ezker Batuak eta Aralarrek manifestazioa deitu dute datorren astelehenerako, hilak 29, Bilbon. Batasunarekin biltzeagatik Ibarretxe lehendakaria auzipetu izana eta bizitza politikoa judizializatu izana gaitzesteko egingo dute manifestazioa, bai eta euskal erakundeak defendatzeko ere.
Lau alderdiek manifestazioaren helburuak partekatzen dituzte, eta afiliatuei zein jarraitzaileei datorren astelehenean, hilak 29, Bizkaiko hiriburura joateko deia egin die. Manifestazioa Moyua plazan hasiko da 19:30ean; hortik, Gran Vian zehar, Arriaga antzoki aurreko enparantzaraino helduko da.
EAJ-PNV Albisteak

Euskal erakundeen alde

Lehendakariak ezker abertzalearekin izandako bileraren ondorioz jasotako egozpen penalari aurre egiteko, EAJ-PNVk datorren astelehenerako, urtarrilak 29, manifestazioa deitu du "Euskal erakundeen alde" lelopean. Manifestazioaren abia puntua Bilboko Moyua enparantza izango da arratsaldeko 19:30ean. Deialdi honen arrazoiak EAJ-PNVk pasaden urtarrilaren 22an ospatutako Aberri Batzarraren ebazpenean azaltzen dira:
"EAJ-PNV Aberri Batzarrak, ez-ohiko bilkuran eta urgente bilduta:

1. Justiziaren politizazioa salatu nahi du; izan ere, politizazioak erakunde politikoen eta herritarren nahia zuzenean ordezkatzen dutenen zeregina mugatu nahi du. Era berean, Ibarretxe lehendakariari babes irmoa eta erabatekoa adierazi nahi dio, gure Herrialdean ekimen politikoa zuzentzeko daukan erakunde-ardura eta oinarrizko eskubideak baliogabetzeko asmoarekin, EAEko Auzitegi Gorenak bere aurka irekitako auzi penalaren aurrean.

2. Politika bakean eta askatasunean oinarrituta gauzatu ahal izatea eskatzen du, judizializazioaren mehatxurik gabe; izan ere, konponbide justuak zein demokratikoak sustatzeko erakunde-ekintzak eta ekintza politikoak ezin dira legez kanpokoak izan, eta, are gutxiago, delituzkoak.

3. Bakea ardatz izango duen Euskadiren etorkizunean konprometitutako herritar gisa, eta demokraziaren zutabeei, politika gauzatzeko eskubideari eta gure erakundeen balioari zuzendutako eraso judizial larriaren jakitun izanda, berehala lehendakariaren aurka irekitako auzi penala artxibatzeko eskatzen dugu.

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak eskubideak eta askatasunak bermatuko dituen eta demokrazia errespetatuko duen justizia eskatzen du. Auzitegiei gure askatasuna defendatzeko eskatzen diegu; hitz egiteko, elkarrizketak izateko eta ekintza politiko demokratikoa burutzeko dugun eskubidea. Inoiz ez diogu muzin egingo elkarrizketari, eta horren penalizazioaren aurrean gure ahotsak goratuko ditugu.

Gure helburua ez da Juan Jose Ibarretxe defendatzea, oinarrizko printzipio demokratikoa defendatzea baizik. Elkarrizketa kriminalizatzeko mehatxuaren aurrean ekintza politikoa defendatuko dugu, demokrazian, inork igaro behar ez duen lerro gorria delako. Bidegabekeria horren aurrean, demokraziaren zutabeetan sinesten dugunok ezin dugu isilik geratu. Hori dela eta, Alderdi gisa inspiratu izan gaituzten oinarrizko balioengatik, gure ondare demokratikoagatik zein humanistagatik, demokraziaren eta Zuzenbide Estatuaren printzipioak urratzen dituen ekintza hau salatzen dugu."

EAJ-PNVk dokumentura atxiketzo aukera ematen du, horela herritarrok “euskal gizarte osoari egindako eraso honen” aurka erantzunez.

Xabi Paya, omenaldia Getxon

Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuaren eskutik, Algortan dugun Bizkaiko bertsolari txapeldunak omenaldi polita jaso zuen aurreko asteko ostegunean, urtarrilak 18, Villamonteko Kultur Etxean. Ekimenaren formatoak eta, batez ere, bertan parte hartu zituztenek, giro eta kutsu guztiz herrikoia eta hurbila eman zioten homenaldiari. Horrela, Elena Coria zinegotziak, hasierako aurkezpena egin zuen eta segidan jendeaurrean pasa ziren Itsaso Paia, Trino Azkoitia, Josu Landeta, Joseba Santxo, Miren, Xabier Amuriza eta Jon Lopategi, euren gogoetak eta zorionak adieraziz. Amaitzeko Xabik berak hartu zuen hitza, beno, hitza ez bertsoa baizik, eta itxiera ezinhobea eman zion ekitaldiari, emozioz beteta. Ekimena ondo bukatzeko lunch txiki bat antolatu zen eta bertan geunden euskaldunon artean sortu zen giro atseginaz gozatzeko aukera eduki genuen guztiok. Segi horrela Xabi, eta zorionak zeure inguru hurbilean egon diren eta dauden guztiei. Eurak izan ziren homenaldiari arima eta bizia eman zizkiotenak.

Labels:

Mila esker eta animo Laiseka!

Roberto Laiseka algortarrak txirrindularitza profesionala utzi du. 1994tik profesionala izan den txirrindulari honen palmaresa zabalagoa izan arren, gure oroitzapenen artean betirako geratuko dira berak lortutako bi garaipen historikoak: bata, 1999an Euskaltel Euskadiren palmaresa estrenatu zuen Espainiako Itzuliaren etaparena, eta bestea Frantziako Tourrean 2001 urtean lortutakoa. Oso gutxitan sentitu ditut, kirolaren bitartez, berak lortutako garaipen horiekin sentitu nituen emozioak, nik gogoratzen ditudanen artean, Athletiken laurogeietako garaipenak etortzen zaizkit burura bakarrik,. Garaipen horietan emozio guztiak batu egin ziren: txirrindularitzaren izaera epikoa, Pirineoak, errepide guztia laranjaz jantzita ikustea, Euskadi eta euskaldunen izena mundu osoan ikusten ari zen muga horietatik pasatzen ikustea, euskaldun bat, berriz ere, txirrindularitzaren mundu horretako izar guztien gainetik pasatzen eta irabazten ikustea, eta hori guztia gutxi balitz, protagonista bakarra algortarra izatea. Mila esker! beraz Roberto errepika ezinak diren momentu horiek bizitzeko aukera eman diguzulako eta animo!, hemendik aurrera zure bizitzaren etapa berri honi aurre egiteko. Seguro, honetan ere garaile irtengo zarela.

Larunbateko manifestazioa dela eta

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak ofizialki larunbaterako Bilbon arratsaldeko bostetan "Bakearen eta elkarrizketaren alde" lelopean eta ETAren indarkeriaren aurka dauden gizon eta emakume guztiei, manifestaziora joateko deia egin die "argi eta ozen, ETAk nazkatuta gauzkala esateko" eta alderdi politikoen arteko elkarrizketa beharrezkoa dela esateko, beraiei bait dagokie elkarrizketaren bidez irtenbideak aurkitzea. "Izan ere elkarrizketarik gabe ez dago itxaropenik" azpimarratu du.
"Bakean bizitzerik ez izatea ez dugu onartzen", baieztatu du Lehendakariak eta horretarako ezinbestekotzat jo du gizartearen parte-hartzea, guztien artean bakea eta akordio politikoak lortzeko beste aukera bat bilatzeko.
Bat egiten dut Lehendakariak esandakoarekin.


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua