Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Hamar urte eta gero hau

Abenduan Getxoko lankidetza astearen hamargarren edizioa ospatzen dugu. Lan handiko hamar urte gure inguruan bereizgarria izan den ekimenaren alde. Azken horren bitartez, gure eguneroko bizitzaren agenda estuan leku txiki bat egiten ahalegindu gara, ustezko modernitatearen, teknologiaren eta globalizazioaren XXI. mende honetan, planetako leku jakin batean jaio eta bizi izanagatik bizi-baldintza onartezinak pairatu behar dituzten pertsonen inguruko errealitateari eta konpromisoari buruz hausnartzeko.
Asko aldatu dira gauzak 1997ko hasiera hartan Humberto Cirarda alkateak Getxotik Mundura finkatzeko bide honi ekin zionetik. Hala ere, hamar urte hauetan bidelagun izan dugu beti proiektuaren jarraitasuna bermatu duen etengabeko ezaugarri komuna; hau da, gure udalerriko eta honen inguruko gobernuz kanpoko erakundeetako pertsonen kolaborazioa eta laguntza desinteresatua. Horien artean ditugu Getxo Pro Sahara ATFAL eta parrokia-taldeak (ECCA Romo, San Martín de Tours, Trinitarios etab.). Era berean, ezin ahaztu ditugu Zabalketa, Perualde, Lagun Artean, Biladi, Mugarik Gabe, Ayuda MAS, Medicus Mundi Bizkaia, Izan Elkartea eta Mary Ward.Beraz, horiei guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu, ez bakarrik Getxoko kooperazio aste honetan uneoro laguntzeagatik, baizik eta baita, eta batik bat, lehen mundu izendaturiko honetan bizitzeko zortea izan ez dutenen alde urte guztian zehar egindako lanarengatik ere. Jakin badakit, haiek halaxe aditzera eman didatelako, asko eta ezin hobeto emateaz gain, asko dela aldi berean jasotzen dutena Latinoamerikan, Asian edota Afrikan laguntzen dieten pertsona haiengandik. Gizatasunean, gizartearen zentzuan, solidaritatean eta hemengoa bezain materialista ez den bizitzaren ikuspegi batean laburbil liteke jasotzen dutena. Nolanahi ere, euren lanak ongi merezia du beste behin baloratua izateak. Amaitzeko, mundu hobeago baten alde guztiok dugun konpromisoa azpimarratu nahi nuke. Bertatik abiatuta soilik lortuko dugu gizarte global justuagoa eta orekatuagoa eraikitzea. Asko dira helburu hori antzematen laguntzeko formulak eta bitartekoak, onargarriak guztiak ere, baina hemendik bertatik lagundu nahi baduzu, etxetik eta zure bizilagunekin, erraza duzu. Hurbil zaitez gure udalerriko erakundeetara eta zeure harri-koskorra ekar ezazu. Horiei guztiei buruzko eta, oro har, garapenerako kooperazioari buruzko informazio zehatza eta osatua topa dezakezu Getxotik Mundura-Mundutik Getxora honen X. urteurreneko egitarau zabalean.

Egitaraua

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Hamar urte eta gero hau”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua