Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Euzko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi du, Auzitegi Nagusiak 18/98 sumarioko 47 auzipetuak kondenatzeko publiko egin duen epaiaren ildotik, justiziaren zati batek deskreditu sozialaren bidean jarraitzen duela, eta, itxura guztien arabera, ez duela atzera egiteko asmorik.
Publiko egindako epaiaren ostean, EAJk iritzi hau kaleratu du: “Epai hau José María Aznar presidente zela hasi zuten, eta motibazio politikoak oinarri dituen prozesu judizialen adibide garbia da. Alderdien Legea bezalako legeek babesten dituzte; hots, nazioarteko auzitegiek zalantzak ipini dituzten legeek”.

Euzko Alderdi Jeltzaleak, hilaren 20ean, sententzi honen kontra, “18/98+ Plataformak” Bilbon deitu duen ekitaldian parte hartuko du.

“Prozesu judizial honetan begien bistan izan diren irregulartasunak erakundearenak izan dira, eta ez luzatzeko aitzakiak. Haietako batzuek Prozedura Kriminalaren Legea bera ere ez betetzera iritsi dira, eta abokatuen elkarteek eta kontseiluek salatu ere egin dituzte”, jakinarazi du EAJk.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “EAJren iritziz, 18/98 epaiak justiziaren zati bat politizatuta dagoela baieztatzen du”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua