Bozeramaileen batzordeak hartutako akordioa Gabon gauean egindako erasoengatik
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/27. Ordua: 8:44 AM.
Algortan Gabon gauean bi banketxeren eta aseguru-etxe baten bulegoen aurka egindako erasoaren aurrean, kalte materialak ez ezik, kea arnasteagatik bi auzokide ere eritetxeratu behar izan zutela ere, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak ondokoa adierazten du:
1. Indarkeriazko ekintza horiek erabat gaitzesten eta salatzen ditu.
2. Kalteak jasan dituzten auzokideei bere elkartasuna eta gertutasuna adierazten dizkie eta zaurituak lehenbailehen osatzea espero du.
3. Kaltetutako erakundeetako beharginei eta zuzendaritzei bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkie, eta espero du etorkizunean ere behargin horiek beren lanpostuetan jarraituko dutela eta kaltetutako erakundeek ere Getxon jarraituko dutela.
4. Egile material eta intelektualei exijitzen die honelako ekintzak berehala eta behin betiko uzteko, euskal gizartearen eta zehazki getxotar gizartearen bake eta bizikidetza nahien aurkakoak baitira.
5. Adierazi indarkeria espiral honek beste behin ere agerian uzten duela gure herriaren gehiengo osoaren borondatea mespretxatuz, suntsiketa, larderia, eta azken batez, beldurtzeko politikaren alde bakarrik egiten dutenen izenaren guztiz galtzea.

Labels: elkartasuna, erasoa, indarkeria

Hola!
Felicidades por tu blog. Me encanta la política. Puedes leer mi último artículo en mi blog en inglés 'Sobre el Nacionalismo (y los Derechos Humanos)', Un vistazo al Nacionalismo del siglo XXI en la Unión Europea.
ladyjusticesscholar.blogspot.com
Saludos,
Becario de Doña Justicia