Keith Johnson eta Wall Street Journali erantzuteko aukera
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/23. Ordua: 8:26 AM.
WALL STREET JOURNAL delakoak berriki sortutako auziari erantzuna eman nahian, Eusko Ikaskuntzak aukera ematen du, beheko testua aipatu egunkari horretara bidaltzeko. Irakurri testua eta ados bazaude, zure adostasuna gehituko dugu beste milaka lagunenari.
"Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako."
Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu
Labels: euskara












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Keith Johnson eta Wall Street Journali erantzuteko aukera”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link