Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


“Gabon Bilbo!!!!!!, oso pozik nago gau honetan!!!!!!!”

Horrela hasi zuen Springsteenek atzoko kontzertu izugarria, eta sentimental bat naizela esango didazue baina niri behintzat azaleko ileak, puntan puntan, laztu zitzaizkidan. Jakin badakit musikari ia guztiak horrelako keinuak egiten dituztela euren kontzertuetan bertako publikoa irabazteko baina, ze demontrez! horrek ez dio garrantzirik kentzen. Hor zegoen nire aurrean mundu globalizatu honen musika ikonorik inportanteenetariko bat, gure hizkuntza zaharra erabiltzen eta gainera ez zuen txarto egin.
Momentu horretan zera etorri zitzaidan burura, “kanpotik etorri behar bertakoei zer dekogun erakusteko, benetan gauza bitxia” . Springsteen maisua da kontzertuak ematen, eskarmentu izugarria du honetaz eta beraz badaki publikoa nola irabazi. Jakin badaki, ze inportantea den hurbiltasuna lantzea lehenengo momentu horietan batez ere, eta horretarako ez zuen ez ingelesa ez gaztelera erabili, horretarako gure hizkuntza maitea erabili zuen ( gero, kontzertuan zehar gaztelera eta noski ingelesa erabili ba zuen ere) gure bihotzera zuzenean ailegatzeko, eta lortu zuen, bai lortu zuela!, nire kasuan behintzat.

Beste bi gogoeta etorri zitzaizkidan burura: alde batetik, nire aurretik BECean pasa ziren hainbat euskal politikari baino sentiberatasun gehiago adierazi zuela gure hizkuntzarekiko estatu batuar honek kontzertuan, bi ezaldi bakarrik esan bazituen ere, eta bestetik, ze garrantzitsua den herri gaurkotu eta prestatu bat izatea, bai infraestrukturen aldetik (BECez ari naiz hitz egiten kasu honetan) bai pertsonen formakuntza eta kualifikazioaren aldetik, mundu zabal eta globalizatu honetatik ibiltzeko eta bertan txikiak izan arren, gure kultura eta izaera bereziarekin tokitxo bat edukitzeko.

“Pozik nago gau honetan...”, baita ni ere Spreenting jauna, baita ni ere.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 ““Gabon Bilbo!!!!!!, oso pozik nago gau honetan!!!!!!!””

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua