Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Euskararen nazioarteko egunean gazteen bertsoak ikur

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an.
Abenduaren 3an ospatuko den edizioan urrats berri bat eman nahian euskal gazteengana zuzendu dira.
Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahian, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa.

Euskara eta inmigrazioa
Euskara eguneroko bizitzan
Euskara ondare bezela
Euskara bitartez mundura
Euskara eta gazteak

Gai hauetan finkatuta gazte hauen bertsoak izango dira ENE-ren ikur.

Eta horien artean getxoztar batenak, Xabi Payarenak:

Mundua ez da inoiz gelditzen
beti mugi eta mugi
bere gaineko oin aztarnen
ispilu eta irudi
erreka batek bereizten du
mundu bat eta mundu bi
igerian joan zintezke
eta uretan isuri
baina hizkuntzak batzen ditu
mutur bi ezker eskubi
utzi euskarari izaten
zure bide eta zubi (bis)

-----
Lurra bat bakarra da baina
zenbat lur eta lurralde
lurrazala ez da egiten
bere gainekoen jabe
lurra norberak egiten du
belar harri edo hare
lur bakoitza ezberdina da
iragan eta ondare
euskal herrira etorzen da
etorkin asko halare
euskal herrira iristera
sekula iritsi gabe (bis)

Informazio gehiago

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Euskararen nazioarteko egunean gazteen bertsoak ikur”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua