Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


ALBOA, ANDRAK, BILGUNE FEMINISTA, ESKUZ-ESKU, ETXEKIN, GIZATIAR eta RODA emakumeen elkarteek indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, azaroaren 23rako, 19:30ean Areetako Geltokiko plazan.
Getxo Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta indarkeria mota horri amaiera emateko lan egiten segitzeko konpromisoa berretsi du azkeneko osoko bilkuran eta Getxoko emakume elkarteek bultzatutako elkarterratzera parte hartzera animatzen zaituztet. Han elkar ikusiko dugu.

----

Indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea
Ostirala azaroak 23
Areetako Geltokiko plaza
19:30

----
Sentsibilizazioa eta prebentzioa, Getxoko Udalak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako kanpainaren ardatzak.
Batez ere nerabeei zuzendutako ekitaldiak sentsibilizazioaren eta prebentzioaren ingurukoak izango dira aurten, Getxoko Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako kanpainaren barruan. Ekintzak Berdinsarea, Berdintasunaren alde eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskal Udalerrien Sareak antolatutako kanpainaren barruan kokatzen dira. EUDELek, Euskal Udalerrien Elkarteak eta EMAKUNDEk, Emakumearen Euskal Institutoak ere kolaboratzen dute kanpainarekin.
“Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo!Kontrolatzen?, Zure urrutiko kontrolagailua birtuala da baina ni erreala” lelopean, kanpainak 13 eta 18 urte arteko gazteak kontzientziatu eta adi jarri nahi ditu, batzuetan normalak ematen dituzten egoerak emakumeen aurkako indarkeriazko jarreren abisu izan daitezkeelako.

Kanpainan sentsibilizazio lantzeko ekintza batzuk eramaten ari dira aurrera:

Udalak 30.000 postal banatu ditu buzoiz buzoi
1.000 komiki ere (kanpainaren leloarekin eta gazte batzuen arteko istorio batekin) ohiko tokietan eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan.
200 txartel jarri dituzte
Publizitate kanpaina bat indarrean sartu da metroko geltokietako txartelen makina saltzaileetan
Irrati kuñak ere emititzen ari dira
Aukera Berdintasuneko Sailak kaleratzen duen EMEKI aldizkariak indarkeriaren ganeko monografikoa atera du.

Eta prebentzioa lantzeko, DBHko hirugarren mailako 14 eta 15 urtetako12 talde ikasgeletan tailer programa batean hartuko dute parte honako gai hauen inguruan: sexu eta genero sistema, sozializazio prozesua, maitasunaren arrazoiak, indarkeria sexista eta indarkeriaren kontrako lana.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Emakumeen aurkako indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua