Getxon trafiko eta aparkamendu arazoari aurre egin
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/08. Ordua: 2:55 PM.EAJk Getxorako proposatzen dituen neurriak puntu hauetan zehazten dira:
-Villamonten lurpeko aparkalekuak jartzea, 200 plaza inguru, Algortako erdigunean pilaketak arintzeko.
-Erromo auzoan aparkaleku falta eta zirkulazioa arintzeko, Gobela kiroldegiko aparkamendua martxan jartzeko konpromisoa hartzea, eta horrela 240 plazako eskaintza egitea, alokairuan batzuk txandakoak besteak.
-Santa Anan lurpeko parking bat jartzea, Areetako alde horretako BOEetan.
-Eta Ibarbengoan, metro geltoki berriaren ondoan aparkamendu gomendatuzko sistema ezartzea. Horren bidez, Getxoko hiritarrei zerbitzu garrantzitsua eskaintzeaz gain, Euzko Alberdi Jeltzaleak iraunkortasunaren aldeko apustu argia egiten du. Gainera, espazio bat sortuko du gure udalerrira hurbiltzen diren pertsonek hiriguneetara jo nahi izanez gero, metroz egiteko, eta ez euren ibilgailuetan.
Horretaz gain, jarraituko dugu Algortan aparkamendu aukerak bilazen, eta ezin dugu Ereagako igogailua alde batera utzi; izan ere, hondartza eta aisialdi gune horren eta Algortako hirigunearen arteko aparkamendu konexio bihurtzen ari da.
EAJk hurrengo legealdian udalerriko bidegarritasunari eta trafikoari buruzko azterlanak egiteko ekimenak eta konpromisoa azpimarratu ditu, horien bidez ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko neurri egokiak har daitezen. Neurri horiek beste hainbat proposamenen osagarri dira, Getxon irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko, hala nola arkitektura-oztopoak kentzea, San Nicolás-Andres Cortina-Bihotz Alai aldean oinezkoentzako guneak jartzea, ibilbide eta espazio estaliak egiteko programa berriari ekitea edota Sarrenebarri eta Alango arteko konexioan Algortarako sarrera berria egitea.
Labels: aparkalekuak, trafikoa












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxon trafiko eta aparkamendu arazoari aurre egin”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link