Getxo abangoardia, kultura eta euskara erreferente sendoa
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/24. Ordua: 12:47 PM.
Kulturaren, gazteen eta artearen munduan, Getxoko erreferentea hauxe izan eta izango da: Getxon bertan Getxoko kultura egitea, kultura-diziplina guztietan sormenezko talde eta proposamenak sorraraztea. Izan ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du kultura sustatzeko konpromisoa eta horretarako guztiontzako aisialdi eskaintza erakargarria, parte hartzekoa, hezigarria eta kalitatezkoa bultzatu, sustatu eta eragin nahi dute. Arreta berezia eman nahi diete gazteentzako eta euskara sustatzeko jarduerei, euskara geure hizkuntza baita, gure Herriak duen ondare sozial eta kulturala, eta beraz, jakin eta erabili egin behar dugu.
Euzko Alderdi Jeltzaleak Getxorako duen 2007-2011ko programa proposamen globala da, eta bertan konpromisoak egingarriak, serioak dira, areago, programa hori tresna eta oinarrizko gako izango da udalerrian dagoen sormenezko kolektibo garrantzitsuaren balioa ikus dadin ahalbidetzeko. EAJk Getxoko bizitza kulturala sustatzeaz gain, espazio bat eta formula egonkor batzuk bultzatu eta eskaini nahi ditu, bertan eta horien bidez, ekimenak, sormenezko lanak, musika proposamenak, jaialdiak, bertso saioak, eszena-arteak erakutsi ahal izateko. Azken batean, Getxon badaude formatu txikiko eta kalitate handiko sortze-lan kultural ugari, batzuk izaera abangoardista eta alternatiboa dutenak.
PDF fitxategiaren deskarga EAJren euskara eta kultura politikekin.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo abangoardia, kultura eta euskara erreferente sendoa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link