Euskararen erabilpenaren sustapena kirolan ere
Egilea: Imanol Landa. 2007/04/10. Ordua: 1:20 PM.
GEHI (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena) Getxoko Udalak (Euskara Zerbitzuak hain zuzen) martxan jarri duen tresna bat dugu, euskararen erabilpena gure gizarte getxoztarrean sustatzeko. Hitzarmen honen bitartez, gure gizartean estrategikotzat ematen ditugun esparruetan beren jarduera garatzen duten elkarte eta entitateek konpromiso zehatz bat hartzen dute, euren jardueretan euskararen erabilpena bultzatzeko. Udalak bere aldetik, elkarteek hasi duten bide horretan laguntza emateko konpromisoa hartzen du bere gain, horretarako euren zerbitzurako dinamizatzaile bat jarriz (Bizarra Lepoan Algortako elkarteak prestatzen du zerbitzu hau,hain zuzen, Udalarekin sinatutako beste hitzarmen bati esker), euskara ikasteko eta, begiraleen kasuan, tituloa euskaraz ateratzeko dirulaguntzak jarriz, aholkularitza zerbitzua eskainiz eta euskara zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak ere bideratuz (itzulpen zerbitzua, aurkezle euskaldunak e.a.).
Aurreko legealdian aisiarekin hasi zen ekimena eta gure balorazioa guztiz positiboa da. Hain zuzen ere, duela lau urte hitzarmena sinatu zuten 23 elkarteetatik 16k euskara sustatzeko neurriak hartu dituzte eta horrela, adibidez, idazkiak %48tik %91ra euskaraz eta elebidun izatera pasa dira. 447 gaztek parte hartu dute antolatutako jardueretan, besteak beste, begirale ikastarotan, formazio ikastarotan edo gazte hizkera ikastaroan.
Beraz emaitza horiek dira, nolabait, orain kirol munduan sartzeko gogoa eta animoa ematen dizkigutenak.
Horretarako, beste esparru guztietan bezala, lehenengo euskararen erabilpenaren ikerketa bat egin da esparru honetan eta horren arabera emaitzak hauexek dira:
Une honetan udalerriko 50 kirol entitaterekin burututako ikerketaren arabera, 10 monitoretatik 6 inguru euskaldunak dira baina zuzendaritza kideen artean %25era jaisten da portzentajea. Bestalde, hiru entitatetik bik euskaraz dute entitatearen irudia eta errotulazioa baina harremanetan erabilera baxuagoa da. Euskararekiko interesari dagokionez, %68k uste du euskara sustatzeko ahaleginak egitea neurri egokia izan daitekeela.
Ildo horretatik. Udalak euskara sustatzeko hiru motatako hitzarmen sinatu ditu 36 entitaterekin, beren interesa eta aukerak kontuan harturik. Horrela, sentiberatze lana egingo duen eta euskara eta gaztelaniaren presentzia parekoa izatearen alde lan egingo duen “A” hitzarmena 16 entitaterekin sinatu du Udalak; begiraleak euskalduntzeko ere lan egingo duen “B” hitzarmena 11 entitaterekin sinatu du eta talde euskaldunak osatzen ere saiatuko den “D” hitzarmena 9 entitaterekin sinatu du.
Beraz, kirol munduan ere euskararen erabilpenaren alde lan egiteko zelai jokoa zehaztuta dago. Has gaitezen beraz, lehiaketa honetan euskarak irabazi behar du eta!.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Euskararen erabilpenaren sustapena kirolan ere”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link