Egilea: Imanol Landa.
2007/01/25. Ordua: 8:17 AM.
EAJ-PNVk,
Eusko Alkartasunak,
Ezker Batuak eta
Aralarrek manifestazioa deitu dute datorren astelehenerako, hilak 29, Bilbon. Batasunarekin biltzeagatik Ibarretxe lehendakaria auzipetu izana eta bizitza politikoa judizializatu izana gaitzesteko egingo dute manifestazioa, bai eta euskal erakundeak defendatzeko ere.
Lau alderdiek manifestazioaren helburuak partekatzen dituzte, eta afiliatuei zein jarraitzaileei datorren astelehenean, hilak 29, Bizkaiko hiriburura joateko deia egin die. Manifestazioa Moyua plazan hasiko da 19:30ean; hortik, Gran Vian zehar, Arriaga antzoki aurreko enparantzaraino helduko da.
EAJ-PNV Albisteak
Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Danok Bilbora!”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link