Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Madrilgo atentatua dela-eta: gaitzespena, elkartasuna eta nazka

Talaia apal honetatik eta irakurketa politikoak alde batera utziz, nire gaitzespen gogorrena atzo Barajasen gertatutako atentatuagatik. Bertan zaurituak gertatu direnengan, nire elkartasuna eta, azkenean desagertuta dauden bi pertsonen heriotza konfirmatzen bada, euren senide eta lagunengan ere. Amaitzeko nire nazka, gure herriaren izenean heriotza, suntsidura eta terrorea ereiten dutenentzat.

Usategiko aurkezpeneko hitzaldia


PDF agiriaren deskarga Usategiko aurkezpenean egin nuen hitzaldia irakurri ahal izateko. Tamaina: 111 KB.


MP3 fitxategiaren deskarga Usategiko aurkezpenean egin nuen hitzaldiaren hasierarekin. Tamaina: 5 MB.


MP3 fitxategiaren deskarga Usategiko aurkezpenean egin nuen hitzaldiaren 2. zatia. Tamaina: 4,5 MB.


MP3 fitxategiaren deskarga Usategiko aurkezpenean egin nuen hitzaldiaren 3. zatia. Tamaina: 3,8 MB.


MP3 fitxategiaren deskarga Usategiko aurkezpenean egin nuen hitzaldiaren amaiera. Tamaina: 3,5 MB.

Usategin egon zirenentzako bideoa

Lehengo egunean Usategiko aurkezpenean egon zirenei izan dadila ondorengoa gomutagarri bat. Zer eta bideo bat, Palazio getxoztarrak prestatu duena. Eskerrik asko nirekin egon zineten guztioi eta Urte Berri On! Bideoko musika Natalie Brown kantariak ipintzen du CC lizentziapeko Jingle Bells abestiagaz. Gozatu bideoa eta Urte Oparo eta Baketsua eduki!

Labels: , ,

EAJren hautagaiak Getxon 2007rako


PDF agiriaren deskarga ikusteko zein diren Getxo Udalerrian EAJk 2007ko hauteskundeetarako aurkezten dituen hautagaiak.

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Usategiko aurkezpenaren hirugarren argazki-albuma

Lehen eta bigarren argazki bildumen ostean, hona hemen hirugarren argazki albuma. Argazkiotan klik eginez gero, tamaina handian ikus daitezke (klik bi eta jatorrizko tamainan ikus daitezke). Eskerrik asko berriro ere EAJren kandidaturaren aurkezpenera etorri zareten guztioi: Iñigo Urkullu eta Joseba Aurrekoetxea burukideei; José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari; Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari... eta alderdiko gainerako kide eta getxoztarrei egun hotz honetan Usategira etortzeagatik. Bihoakie ere nire gomuta aurreko kandidaturetan nirekin egon direnei eta udaletxean lankide izan ditudanei ere.










Labels:

Kandidaturaren aurkezpena Usategin (II)

Hona hemen bigarren argazki albuma, EAJren udal hausteskundeetarako kandidaturaren aurkezpenari dagokiona. Irudietan sakatuz gero, tamaina handian ikus daitezke 1005x1000 pixelekin (saguari klik bat gehiago egin behar tamaina handian ikusitakoan).










Labels:

Kandidaturaren aurkezpena Usategin (I)

Hona hemen zenbait argazki, orain dela gutxi hartuta, Algortako Usategin egindakoak kandidatura aurkeztu duguenean. Argazkian klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira irudiak.









Labels:

Zorionak Xabi Paya

"Bost izen bota nahi dodaz
merezi daben neurrira
maisu handi Amuriza
eta Lopategi, biba
Trino ta Joseba Santxo
epaile onenak dira
boskarrena ulertu barik
hor egongo da begira:
Tu no nos diste el Euskera
pero nos diste la vida
nos llevaste a la Ikastola
aprendimos enseguida
ya es hora de que entiendas
el canto que nos motiva
esta txapela es tuya
ai nire amatxu querida"

(Txapeldunaren Agurra
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan)

Zorionak eta mila esker Xabi, asko gara gure Getxo honetan, zure amari egindako homenaldi hunkigarria entzuterakoan, gure gurasoei, ikastoletan egindako lanari esker, euskara ikasteko aukera emateagaitik eskertzeko aitzakia eman diguzulako. Momentuaz gozatu eta zorionak berriz ere.

Euskararen Nazioarteko Eguna eta getxoztar berriak

Orain dela 50 urte baino gehiago, 1949an hain zuzen, Iparralden, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan hasi ziren euskaldunak egun hau ospatzen eta bultzatzen. 1995ean Jaurlaritzak ofizialki onartu zuen Euskaltzaindiarekin batera eta horrela gaur egunerarte. 2006. urtean, ba al dago gure mundu zabal honetan gure hizkuntzari dagokion tokitxoa aldarrikatzeko bide egokiagorik sareen sarea baino?

Mundu globalizatu honetan inoiz baino gehiago aldarrikatu behar ditugu gure euskara eta gure kultura munduan, ez bakarrik Iparragirrek esan zuen bezala, eman eta zabal ditzaten euren fruituak munduan (hor ditugu Varsobian, Armenian edo Renon zabaldu diren unibertsitate ikasketak adibidez), baizik eta mundu zabal hori gero eta txikiago geratzen ari delako komunikabide berri hauekin, eta ez horregaitik soilik, mundu hori poliki poliki Euskal-Herrira badatorrelako, hau da, euskaldun asko eta askoren helmuga bere garaian izan zen Hegoamerika horretatik, adibidez, bidea bueltan egin duten hegoamerikar asko gure udalerrietan ditugulako.

Etorkinez ari naiz hitz egiten, noski, gure udalerrian adibidez getxoztarren %5 etorkinak dira. Gehien bat Hegoamerikatik etorritakoak eta gainera euren artean, eta hemen dago azpimarratzeko datua, emakumeak eta gazteak nagusi dira.

Ez al dira azken batean, gazteak eta emakumeak hizkuntza baten etorkizuna bermatzen dutenak? Hortan daukagu beraz, dudarik gabe, gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko beste erronka inportante bat: nola erakarri euskararantz herritar berri hauek? Erantzuna ez da erreza baina argi dago bi jarduera ezberdin garatu behar direla derrigorrean:

1º. Informazioa eman. Gure errealitatea jakinarazi behar diegu, nortzuk garen, zein den gure herria, zeintzuk kultura bizi diren hemen elkarrekin, zeintzuk diren gure ohiturak e.a. Beharrezkoa da ere gure hezkuntza sistemaren ezaugarriak zeintzuk diren azaltzea eta euren seme-alaben etorkizunarengan eredu elebidun edo elebakarretan matrikulatzeak zein eragin edukiko duen ere bai.

Helburu horren atzetik ari dira legealdi honetan elkarlanean Getxoko Udalaren Euskara eta Inmigrazio Zerbibitzuetan, hainbat ekimen martxan jarriz: kanpaina informatiboak, etorkinekin topaguneak e.a.

2º. Konplizidea bilatu. Etorkinei jakinarazi behar diegu nolakoak diren hemengo kultura eta hizkuntza, zer esanahi duten guretzako euskara eta euskararekin lotuta dauden adierazpen kultural guztiek (bertsolaritza, euskal literatura, euskal kantak e.a.), eta batez ere zein den euskara eta euskal kulturarengan daukagun sensibilitatea, sentimendua. Horrelaxe lortuko dugu eurak gure errealitateaz ondo jabetzea eta beraz euren konplizitatea, euskaraz ez badakite ere.

Honen adibide garbi bat, Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako EUSKARASHOWA ekimena da. Aurreko asteko ostiralean Algortako Kasinoan egin genuen eta zoragarria izan zen. (Beste artikulo batean hobeto azalduko dut ekimen hau).

Ez dut ahaztu nahi, edozein kasutan, horretarako guztirako, lehenik eta behin oinarrizko bizi-baldintza minimo batzuk eduki behar dituztela, beste getxoztar guztiek bezala noski.

Eta amaitzeko, apaltasunez, mezu ttipi bat: aurreko urtean 60 etorkin getxoztar apuntatu ziren euskara eta euskal kulturari hurbiltzeko asmoz, Getxoko Udalak euskaltegiekin batera antolatutako ikastaro berezi batetan, AISA izenarekin Jaurlaritzak etorkinentzako antolatutako ikastaro berezian hain zuzen. Kopurua ez da makala (Bilbon baino etorkin gehiago apuntatu ziren Getxon). Agian hemengo askok hartu beharko genuke kontuan eta eredu ona izan. Hala bedi.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da. Euskararen lehen eguna duela 50 urte baino gehiago ospatu zen, 1949an, Ipar Euskal Herrian, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan. 1995ean, Uruguaiko euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen egun ofizial izendatzeko eskaera egin zuten eta Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman eta, beraz, abenduaren 3a, Euskararen eguna izendatzea erabaki zuten.

Getxoko Udalak ere badaramatza urte batzuk Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen; aurtengo edizioa zortzigarrena izango da. Urtero bezala egitarau zabal, erakargarri eta anitza egiten saiatu gara, gustu eta adin guztietako getxotarrak aseko dituen egitaraua, hain zuzen.


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua