Velux 5 Oceans hasi baino egun bat lehenago
Egilea: Imanol Landa. 2006/11/08. Ordua: 8:48 PM.
Hemen uzten dizuet bost minutuko iraupena duen bideo hau musika bikaina duena eta Velux 5 Oceans abiatu baino egun bat arinago hartutakoa. Bideoa YOuTube-Google zerbitzarietan egon arren, hementxe berton ere ikus dezakezue. Arriluze eta kirol portu berria ezagutzeko balio dezake Getxon egon ez direnentzat. Gozatu irudiekin eta estropada honen hasieran egon ginenontzat izan bedi oroitgarria. Amaitzeko goraintziak lerro hauetatik bideo-egilearentzat eta Unai Basurko itsasgizon bizkaitarrarentzat. Ea Pakea beluntziak irabazten duen.











