Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da. Euskararen lehen eguna duela 50 urte baino gehiago ospatu zen, 1949an, Ipar Euskal Herrian, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan. 1995ean, Uruguaiko euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen egun ofizial izendatzeko eskaera egin zuten eta Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman eta, beraz, abenduaren 3a, Euskararen eguna izendatzea erabaki zuten.Getxoko Udalak ere badaramatza urte batzuk Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen; aurtengo edizioa zortzigarrena izango da. Urtero bezala egitarau zabal, erakargarri eta anitza egiten saiatu gara, gustu eta adin guztietako getxotarrak aseko dituen egitaraua, hain zuzen.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Euskararen Nazioarteko Eguna”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link