Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Euskararen Nazioarteko Eguna eta getxoztar berriak

Orain dela 50 urte baino gehiago, 1949an hain zuzen, Iparralden, Parisen, Mexikon, New Yorken eta beste hainbat lekutan hasi ziren euskaldunak egun hau ospatzen eta bultzatzen. 1995ean Jaurlaritzak ofizialki onartu zuen Euskaltzaindiarekin batera eta horrela gaur egunerarte. 2006. urtean, ba al dago gure mundu zabal honetan gure hizkuntzari dagokion tokitxoa aldarrikatzeko bide egokiagorik sareen sarea baino?

Mundu globalizatu honetan inoiz baino gehiago aldarrikatu behar ditugu gure euskara eta gure kultura munduan, ez bakarrik Iparragirrek esan zuen bezala, eman eta zabal ditzaten euren fruituak munduan (hor ditugu Varsobian, Armenian edo Renon zabaldu diren unibertsitate ikasketak adibidez), baizik eta mundu zabal hori gero eta txikiago geratzen ari delako komunikabide berri hauekin, eta ez horregaitik soilik, mundu hori poliki poliki Euskal-Herrira badatorrelako, hau da, euskaldun asko eta askoren helmuga bere garaian izan zen Hegoamerika horretatik, adibidez, bidea bueltan egin duten hegoamerikar asko gure udalerrietan ditugulako.

Etorkinez ari naiz hitz egiten, noski, gure udalerrian adibidez getxoztarren %5 etorkinak dira. Gehien bat Hegoamerikatik etorritakoak eta gainera euren artean, eta hemen dago azpimarratzeko datua, emakumeak eta gazteak nagusi dira.

Ez al dira azken batean, gazteak eta emakumeak hizkuntza baten etorkizuna bermatzen dutenak? Hortan daukagu beraz, dudarik gabe, gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko beste erronka inportante bat: nola erakarri euskararantz herritar berri hauek? Erantzuna ez da erreza baina argi dago bi jarduera ezberdin garatu behar direla derrigorrean:

1º. Informazioa eman. Gure errealitatea jakinarazi behar diegu, nortzuk garen, zein den gure herria, zeintzuk kultura bizi diren hemen elkarrekin, zeintzuk diren gure ohiturak e.a. Beharrezkoa da ere gure hezkuntza sistemaren ezaugarriak zeintzuk diren azaltzea eta euren seme-alaben etorkizunarengan eredu elebidun edo elebakarretan matrikulatzeak zein eragin edukiko duen ere bai.

Helburu horren atzetik ari dira legealdi honetan elkarlanean Getxoko Udalaren Euskara eta Inmigrazio Zerbibitzuetan, hainbat ekimen martxan jarriz: kanpaina informatiboak, etorkinekin topaguneak e.a.

2º. Konplizidea bilatu. Etorkinei jakinarazi behar diegu nolakoak diren hemengo kultura eta hizkuntza, zer esanahi duten guretzako euskara eta euskararekin lotuta dauden adierazpen kultural guztiek (bertsolaritza, euskal literatura, euskal kantak e.a.), eta batez ere zein den euskara eta euskal kulturarengan daukagun sensibilitatea, sentimendua. Horrelaxe lortuko dugu eurak gure errealitateaz ondo jabetzea eta beraz euren konplizitatea, euskaraz ez badakite ere.

Honen adibide garbi bat, Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako EUSKARASHOWA ekimena da. Aurreko asteko ostiralean Algortako Kasinoan egin genuen eta zoragarria izan zen. (Beste artikulo batean hobeto azalduko dut ekimen hau).

Ez dut ahaztu nahi, edozein kasutan, horretarako guztirako, lehenik eta behin oinarrizko bizi-baldintza minimo batzuk eduki behar dituztela, beste getxoztar guztiek bezala noski.

Eta amaitzeko, apaltasunez, mezu ttipi bat: aurreko urtean 60 etorkin getxoztar apuntatu ziren euskara eta euskal kulturari hurbiltzeko asmoz, Getxoko Udalak euskaltegiekin batera antolatutako ikastaro berezi batetan, AISA izenarekin Jaurlaritzak etorkinentzako antolatutako ikastaro berezian hain zuzen. Kopurua ez da makala (Bilbon baino etorkin gehiago apuntatu ziren Getxon). Agian hemengo askok hartu beharko genuke kontuan eta eredu ona izan. Hala bedi.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Euskararen Nazioarteko Eguna eta getxoztar berriak”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua